Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como UNRWA

ARTEA GIZARTEA ERALDATZEKO TRESNA GISA

Gaur egun geroz eta gehiago hitz egiten da gizartearen etengabeko aldaketaz, kultur aniztasunaz,  inklusioaz, bazterkeriaz, elkarbizitzaz… Azken finean, gizartea eboluzionatzen ari da eta eskola  gizarteak bizi duen errealitate aldakor honi erantzutea eta egokitzea ezinbestekoa da. Hezkuntza ereduak egun dagoen errealitateari erantzun behar dio: elkartrukeari garrantzia emanez eta gizartearen parte guztiei bere eragina aitortuz. Hala ere, eraldaketa, poliki-poliki ematen den prozesu konplexua da eta aldaketa indibiduala zein kolektiboa eskatzen ditu. Gizarte solidario, justu, kritikoa… eraikitzea guztion erantzukizuna da. Hau lortzeko, ezinbestean, gizartean ezarrita dauden harresiak (genero, koloreak, arrazak…) bota, puskatu behar dira, aurreiritzi kulturalak eta genero estereotipoak hautsiz, besteak beste.  Irakasle moduan, norberaren diskurtsoa definitzea eta lantzea beharrezkoa da, gero ezarrita dagoena zalantzan jartzeko eta  modu kritikoan lan egiteko. Ira...