HAURREN MUNDUAK BIZI DUTEN ERREALITATEA ISLATZEN
Jakin badakigu, eskolara joateko aukera izatea eta hezkuntza jasotzea oinarrizko eskubide bat dela eta ez lukeela gutxi batzuk bizi dugun pribilegioa izan behar. Film labur baina intentsu honetan argi ikus daiteke oinarrizko eskubide hau ez dela aitortua, kultura dominanteak kultura gutxituarekiko duen boterea eta gizarte matxista baten eredu argia emakumeek diskriminazioa pairatuz. Haurren munduak gerran edo gatazkan dauden herrialdeetan bizi duten errealitatea islatzen du, gudetara jolastuz, indarkeria normaltzat hartuz, mutilek nesken gaineko boterea erakutsiz… eredu direnetatik ikusten dutena ikasi eta imitatzen baitute. Guk bizi dugun errealitatearen inguruan hausnartu eta kuestionatzeko aukera eskaintzen digu pelikulak. Alde batetik, nahiz eta protagonistak bidean etengabe trabak eta oztopoak aurkitu emakumea izateagatik, dirua ez edukitzeagatik eta abar, zailtasun guztien gainetik bere helburua lortzeko, hots, eskolara joateko eta beharrezkoa duen materiala lortzeko egiten d...