Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Naizen

EZIN DUGU GIZARTE UTOPIKOAREN ZAMA HAURRENGAN UTZI

Azkeneko bost urteetan transexualitatearen inguruan ume batzuk ezagutza berri bat ekarri dute gurera. Hau ulertzeko garrantzitsua da begiak eta belarriak irekitzea, gutxi hitz egin eta asko behatu eta entzutea. The Light - Holly Siz  bideotik begiradaren garrantzia azpimarratu beharra dago; gurasoen begirada, ikaskideena, kaleko pertsonena etab. Haur hauek etengabe pairatzen duten errealitatea da eta kontuan izan behar dugu begiradek epaitu egiten dutela haurra. Haur transexualen kasuan, egiten duten hori ezin dutela egin jasotzen dutela uneoro. Gure eskoletan haur guztiei ateak ireki behar dizkiegu, bakoitza den bezalakoa izateko aukerak eskainiz. Haurrak txikiak direnean “Mozorroen txokoan” jolas sinbolikoa gauzatu dezakete eta bertan nahi duten hori izateko aukera dute, baina hazten doazen heinean askatasun hori galduz joaten dira. Horregatik, etorkizuneko irakasleek ardura handia dute; egoerak landu eta aukerak eskaini bakoitza den hori izateko eta nahi duen horretan hezi eta...