Ukaezina da literaturak eta ipuinek haurrengan duten garrantzi eta eragina, eta nola ez, horretxegatik, Haur Hezkuntzan ezinbesteko material edo baliabide dira. Haurrek ipuinekin eta ipuinez disfrutatu, gozatu, imajinatu, eta sortzeaz gain, hauen bidez ere asko ikas dezakete, eta ikaskuntza hau zuzenekoa izan daiteke baina baita zeharkakoa ere. Hortxe dago gakoa, zeharkako ikaskuntzan. Zenbait gai hitzez landu daitezkeen arren, ipuin batean askoz ere hobeto islatu daitezke eta honi esker hainbat balio irakatsi, “oharkabean”. Gure kasuan, gai nagusia aniztasuna izan da, orokorrean, eta ipuin ezberdin hauei esker aniztasun mota asko landu ditugu. Ipuin hauek irakurri ondoren aniztasunaz dugun ideia zabaldu dugula esango genuke, izan ere, aniztasuna eguneroko gauza txikienetan ere badagoela ohartu gara. Arraroa, Munstro arrosa eta Hodeiekin dantzan ipuinetan adibidez, gaur egungo auzoetan dagoen aniztasunari egiten zaio erreferentzia. Bestalde, gaur egungo gizartean ezberdin...
Comentarios
Publicar un comentario