“Bandoei egin gabe men ote genezake omen?”
Kuriosoa da gai honek eskolan izan duen presentzia falta adibidez, gertuko gatazkak, gureak direnak eta askotan lehenengo pertsonan bizi izan ditugunak bazterrean utzi dira. Gatazken inguruko ikuspegi berri batera pasatzea ezinbestekoa da, bai eskolaren egunerokotasunean baina baita gure herriaren historian gertatutakoak lantzeko garaian ere. Hortaz, ezinbestean, gatazkak modu hezigarrian lantzea ezinbesteko pausua da.
Bideoetan lekuko ezberdinek bizitutako esperientziak entzuteko aukera izan dugu erakusketan. Memoria hurbilari buruzko biktimen testigantzak izan dira, nolabait gertatutakoaren inguruko hausnarketa eskaini digutenak. Protagonistei hitza emanez, iragana orainean jartzea ekarri du eta honek aldi berean, gerorako gizarte osasuntsuago baten aldeko apustua, akats berberak ez errepikatzeko lagungarria, besteak beste.
Ahots horiek guztiak entzungai jartzeak onura asko ekar ditzakeen arren, zaila eta arriskutsua ere badela iruditzen zaigu. Izan ere, ahots horiek ez baitute inoiz gutako bakoitzak bizi duen errealitatea islatuko.
Bestalde, landu gabeko eta kontraesanez beteta bizi dugun gaia da eta ez zaigu erraza egiten gai honi buruz hitz egitea. Erakusketa lagungarria izan da, hitz egitera eta hausnartzera gonbidatu gaituelako. Testigantzek guztiontzat biolentziaren atzean dagoen sufrimendua, entzunak izatearen sentipena, aitortuak izatearen duintasuna, gorrotoaren mina… berdina dela erakutsi digute. Garrantzitsua da guzti honen inguruan memoria eta hausnarketa egitea, elkarbizitza osasuntsu baten aldeko ariketa konplexua egiten ariko baikara eta biolentzia justifikatu ezina dela ulertzera garamatza.
Memoria partekatu baterantz… Jon Sarasuaren Memoriaren Haikuak entzungai dituzue hemen.
Amaitzeko, zalantzarik gabe, eskolan landu beharreko gaia dela iruditzen zaigu. Baina, Haur Hezkuntzako irakasleak izango garen heinean, etapa honetako haurren adina kontuan izanik eta haurtzaroaren kultura propioa errespetatu nahian, aproposena beharrezkoa den kasuetan soilik lantzea iruditzen zaigu.
Azken finean, protagonistak entzun gabe ezinezkoa da gizarte inklusibo baten alde egitea, ezta ere arazoei irtenbideak bilatzea. Metodologia kualitatiboen bitartez, protagonistei ahotsa ematea, hau da, teknika biografiko-narratiboak erabiltzeak gizarte inklusiboago bat lortzeko bidean jartzen gaitu.
Ideia honekin lotuta T. Susinos eta A. Parrilla-k (2008) honako hau diote:
Para nosotras, se trataba en definitiva de reconocer y poner en valor la experiencia y los testimonios de quienes habitualmente han permanecido al margen de la investigación de forma que aumente su protagonismo en la definición de los problemas que merecen la pena ser investigados, en la narración que se hace de su propia historia, en el formato que adopta dicha investigación y, como consecuencia, en las políticas que se emprenden a partir de todo ello.
Comentarios
Publicar un comentario